Testosterona gosaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Lurdes Lopez Gorrotxategi 2016ko uzt. 3a, 02:00


2016ko San Joanetako zezen-txiki eta sokamuturarren an­tolakuntzak, jaien aurrekontu osoa kontuan izanda, 10.000 euro baino gehiagoko kostua izan du.
27ko sokamuturraren ar­gaz­ki bat ikusiko bagenu gi­zon gazte harrotu batzuk iku­siko genituzke plazaren es­pazio zentrala okupatzen; emakumeak hesien atzean; eta azkenik, haur multzo ha­rritu bat zuhaitz baten kontra kolpea jaso ondoren adarra galdu eta odola barra-barra darion zezen bati begira.
Eraso sexistarik gabeko jai batzuk eskatzen ditugun arren, eguneko lehenengo ospakizunean gizabanako bakoitza inposatutako rolean berrezartzen dugu.
Ez dut nahi umeek sinestea, jaia animali bat torturatzea denik; ezta ere, ospakizuna izatea gizonak txalotzea plazaren erdigunea okupatzeagatik; eta ezta ere, jaiaren parte izatea emakumeak ixkinetan ego­tea, jarrera pasiboarekin. Ez dut nire zergekin emakumeek parte hartzen ez duten ekin­tzarik ordaintzerik nahi.
Dagoeneko existitzen dira ekintza dibertigarri eta partizipatiboak, Diana eta Azeri Dantzaren arteko denbora be­tetzeko;  inguruko he­rri­e­tan ikusi dezakegu hori. Ko­piatu ditzagun beraien ekarpenak edo berriak asmatu ditzagun, urte bat dugu aurretik.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!