Hezkuntza gizartearen ardatz nagusienetako bat da, ez dago zalantza izpirik. Gure seme-alaben etorkizuna momentu honetan gure eskuetan dago, eta ezin dugu geldirik egon LOMCE eta marko berdinean kokatu den Heziberri egitasmoak nola txertatzen ari diren ikusita. Eta horiei aurre egiteko bide bakarra ikusten dugu: gure herrian gure hezkuntza eredu propioa garatu beharra daukagu; hezkuntza propio baten alde egin behar dugu apustua, ebaluazioa jarraian izatea nahi dugulako, errebalidarik ez; heziketa inklusiboa nahi dugulako eta ez baztertzailea; pertsona kritiko eta libreak nahi ditugulako ez eduki erabat uniformizatu eta estandarizatuak dituztenak; ikastetxeak ekinez ikasiz jarduteko guneak direlako ez frogak prestatu eta horiek gainditzeko sasi-akademiak; barne ebaluazioan sinisten dugulako eta ez kanpo ebaluazioan; ez dugu ikastetxe ez ikasleen rankingik behar, guk dimentsio pedagogikoetan sinesten dugu.
Hori guztia ahalbidetu dutenen alde egin nahi dugu eta horregatik, hezkuntza arloan aukerak zabaltzera goazelako, bozka ezazu EH Bildu datorren ekainak 26ko hauteskudeetan, Madrilen ere zer esana badugulako, gure eskubideak aldarrikatu nahi ditugulako, gure seme-alabek merezi dutelako, eta batez ere, euskal gizarteak benetako herri hezitzailea eraiki behar duelako.