Susmoa nuen eta Felix Zusberro Jaunak niri baieztatu ondoren, berak ez zuela idatzi “Urtebete herrirako lanetan” (Kronika 19-06- 2016) argitaratutako idatzia. Errespetuz erantzun nahi nieke Felix Jaunari sinatzaile bezala eta idatzi duenari, herritar bezala.
Lehenik esan Astigartarrak konfiantza gehiago hauteskundeetan, 17 botoz bada ere EH Bilduarengan jarri zuela, PNVri aldiz Alkatetzara iristeko beharrezko konfiantza PSOEk eman zion.
Inposaketarik ez ados, baina ez inoiz eta ez inon, non geratzen da errauskailuaren aldeko edo kontrako bozketa Zero Zaborrek proposatu eta PNV eta PSOEk atzera bota zenutena? Herriari galdetu soilik interesa duzuenean?
Aurrekontuen inguruan diozuna berriz gezurra galanta, hauen inguruan adostasun batera iritsi zineten EH Bildu eta PNV batzorde batean eta plenora iristerako aurrekontuak aldatuak zeuden adostasuna pikutara bidaliz.
Astigarraga dinamizatu noski baietz, baina ez bertako komertzioak nahi ez zuen azoka inposatuz eta ondorioz epe laburrean bertan behera geratuz. Eternal Running bezala, lehenengo 5000 ziren parte hartzekoak eta 1700 baino ez ziren izan. Etorriko zen jende kopurua zela eta, igandean inoiz irekitzen ez duten ostalariek tabernak ireki zituzten aste horretako atsedena sakrifikatuz, beste batzuek inoiz baino pintxo gehiago egin zituzten eta beste batzuek langileak ere kontratatu zituzten, zertarako? Joan eta galdetu arrakastari buruz, ea zer dioten.
Txotx-busa eta gauetarako jarri zenuten lurralde-busa zer esanik ere ez, oraindik datuak ez ditugu ikusi, ez dakigu ofizialki zer kostu izan zituzten autobusek ez eta zer bidaiari kopuru izan zituen bakoitzak. Jakin badakit bertan parte hartzen dudalako A3 Orain Lan Taldetik apirilaren 7tik hona behin eta berriz eskatu dituela datu horiek eta gaur ekainak 22 oraindik udaletxeak ez dizkiela eman, elkarlanaren adibide garbia.
Besterik gabe eta ipuinak dion bezala, azkenean otsoa benetan etorri zen eta ardi guztiak jan zituen.
Ondo izan Lehendakari Jauna. Barkatu, eta idazlea.