Ekonomia familiarra

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antonio Morato Navas 2016ko eka. 21a, 02:00


Aurreko egunean etxera iritsi nintzenean, Udaletxeko gu­tun bat nuela ikusi nuen, kirol arlokoa, hain zuzen. Eskutitz horretan, igerileku itxiak urtebetez itxi egingo direla jakinarazten dute, haunditu egingo dituztelako, eta hori oso logikoa iruditzen zait, txikia eta zaharkitua geratzen ari bai­tzen. Kiroldegiko bazkide naizen heinean, jakinarazten didate Donostiako Paco Yoldi edo Etxadiko igerilekuetara joateko aukera izango dudala. Honeraino dena ondo. Ondoren, bertara joateko garraio publikoa erabil­tzeko aukera luzatzen dute, eta orduan hasten naiz nire familiako kalkulagailuari bueltak ematen eta, nire amonak esango lukeen bezala, kontuak egiten.
Normalean, larunbatero joaten naiz igerilekura nire familiarekin. Lau gara eta Donostiara joaten bagara, Lurralde Bus txartelarekin joan-etorria 7,44 euroan ateratzen zait, 29,76 euro hilean, 357,12 euro urtean. 
Pentsatu al dute Udaleko arduradunek zer suposatzen duen honek familia baten­tzat? Pentsatu al dute hankamotz egongo den zerbitzu batengatik urteko kuota osoa ordaintzeaz gain, (250 euro familiako), kostu haundiko aparteko gastu bat izango dugula astean behin gure familiarekin igerilekura joan nahi badugu?
Espero dut, behintzat,  neurriak hartzea, karga hori hain pisutsua izan ez dadin, adibidez: kuoten murrizketa obrak iraun bitartean, garraio publikoa erabiltzeko deskontuak... 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!