Beste urte batez ere, San Joanak hurbiltzearekin batera Gazte Txokoaren ikasturtearen amaierara iristen ari gara. Aurten gazte berriak eta aldaketa ugari izan ditugu eta eskerrak eman nahi dizkizuegu guregana gerturatu zareten guztiei.
Esfortzu berezia egin dugu aurten DBHko gazteengana gerturatzeko: Sexulapikoa, Dj tailerra, beharrak identifikatzeko asanblada... eta bide honekin jarraituz festetan ere gurekin nahi zaituztegu.
Aurtengoan ere San Joanetan Hernaniko Gazte Txokoak eta Kale Hezitzaileek bi ekintza antolatu ditugu: ekainaren 22an Su festa Ave Maria parkean (16:30etatik 19:30tara). Bertan Zinta lasterketa, Dj tailerra, merienda eta sariak izango dira. 27an puzgarriak (parkour) izango dira Atsegindegin (16:30etatik 19:30etara) musikaz girotuak. Gonbidapena luzatu nahi dizuegu, batez ere DBHko gazteei.
Datorren ikasturteari begira hainbat aldaketa bultzatu nahi ditugu Gazte Txokoan DBHko gazteen erreferentzi puntu bihurtzeko. Horretarako zuen ekarpenak behar ditugu zuen beharrak asetzeko eta denon artean espazio berri bat sortzeko.
Animatu ekintzetan parte hartzera eta udaraz gozatu!