Akelarreko galtxagorrien gurasoei oharra

Erabiltzailearen aurpegia Irati Etxeberria Aldabe eta Leire Ormazabal Agirre; Her 2016ko eka. 16a, 02:00

Irati Etxeberria Aldabe eta Leire Ormazabal Agirre; Hernaniko Akelarrea

Arkupetan egin genuen entsa­io­­aren harira, hainbat ohar azal­du nahi ditugu:
Alde batetik, aurten inoiz bai­­no ume kopuru handiagoa ikusi dugu eta ezinezkoa da de­nok batera kalejiran dan­tza­tzea (sorginak eta gal­txa­go­rriak).
Horregatik, aurten galtxagorriak kalejiran aurreko ur­te­etan bezala joango dira, hau da, zona konkretu batzuetan kalejiratik ateratzeko aukera izango dute maxkuriekin jo­las­teko, sorginak dantzan dauden bitartean.
Galtxagorriek dantzatzeko duten ilusioa ikusirik, plazan besteekin batera sorgin dantza egiteko aukera izango dute.
Beraz, galtxagorrien dantza entsaio bakarra ekainaren 21e­an, asteartea, 18:00etan arkupetan izango da. Plazan dan­tzatzea borondatezkoa denez, nahi duten galtxagorriek ba­ka­rrik hartuko dute parte.
Bestalde, ekainaren 22an, hu­rrengo eguneko eguna anto­latzeko, taldeak egiteko alegia, bilera egingo dugu, gurasoekin. 18:30etan arkupetan izango da. Bertan, maxkuriez eta diru kontuez hitz egingo da. Oso garrantzitsua da gurasoak bertara azaltzea.
Entsaio eta bileretan elkar ikusiko dugulakoan,
Gora Hernaniko Akelarrea!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!