3garren mailako inposaketa

Erabiltzailearen aurpegia Javi Ormazabal Esteban 2016ko eka. 15a, 02:00

Javi Ormazabal Esteban

 

Bost urte baino gehiago daramazkigu sufritzen eta jasaten, milaka kamioiren pasoa, mi­la­ka tonelada materialekin, (lan­da bide batetik); bertsio ofizialaren arabera, Euskal Herria­ren garapen sozio-ekomikorako berebiziko ga­rrantzia daukan azpiegitura bat eraikitzeko; eta beste batzuentzat, inposaketa bat dena, hirugarren mailakoa, hori bai. Izan ere, molestiez, zarataz eta ibilgailu, oi­nez­ko eta txirrindularientzako arriskuez gain, orain jasan behar dugu, baita ere, horrek ekarri duen neurrigabeko trafikoa, eta ondorioz, lurraren ego­era tamalgarria da zati ba­tzuetan, eta lo­tsagarria besteetan.
Azken hilabetean Herna­niko udaletxera hirutan deitu on­doren (eskura dagoen solaskide bakarra), jaso dudan eran­tzun bakarra izan da, AHTko obraren zu­zen­daritzak aurreikusita daukala kaltetutako bide guztiak konpontzea, obrak bukatzean. Eta bitartean zer?
Nire haserrea haunditu egin da, ikusi dudanean nola ari di­ren asfaltatzen obrako bide partikular bat, aurrez hormigonatua eta egoera bikainean zegoena, asfaltatzeko makina batekin eta hiru trailerrekin.
Baina noski, kaltetuak gutxi batzuk garenez (kasu honetan Osiñaga bailarako bizilagunak)... Hala ere, pentsatzen dut ez dela desberdin izango, obra honek edo antzekoek eragindako beste herrietan.
Ez zait obra gustatzen, ja­sa­tea tokatzen zait, eta orain, gainera, sufritzea.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!