Enegarrenez, zorionak!

Erabiltzailearen aurpegia Tomas Arotzena Zubeldia, Hernaniko GEDren izenean 2016ko eka. 11a, 02:00

Tomas Arotzena Zubeldia, Hernaniko GEDren izenean

Hau ditxa geurea! Beste behin ere GED taldea herritarrok zoriontzera gatozkizue, izan ere, ekainaren 3an Ave Marian antolatu Herri An­tzerkiari emaniko erantzunak honetara baikaramatza.
Erronka handi samarra jarri genion geure buruari antzezlana leku horretan burutu nahi izatearekin –ezin ahaztu eguraldiaren makurrak atzeratzera be­har­tu gintuela- baina, hain da leku zoragarria! (gehiagotan probextu beharrekoa), ezen bertan antolatzea lehenetsi baikenuen. Eta ez gara, ez, inondik ere damutzen hartutako erabakiaz.
Bertaratu zineten herritar oro zoriontzeaz gain, giza legekoa izaki, aipamen berezia beharko genieke egin, es­kaini diguten laguntzagatik, ondorengoei: Javier Zubi­men­di, Miren Gojenola, Mi­kel Laskurain eta Txaro Un­tzillari, baita –nola ez-Ahmer el­kartea, Larre-Gain Sagar­dotegia, Udal langile, dantzari, musikari, teknikari eta bolondres orori ere.
Bihotz bihotzez esker anitz den-denoi!
Bai, hemendik aurrera ere izanen dugu elkarren berri eta datorkiguna kontuan izanik, oporrak eta abar, ho­natx, bada, geure aldetik opa dizueguna: “Uda sasoiaz disfrutatu, festaz blaitu!, kurtso berriari indarberrituz heltzeko, datorren udaberriko erron­ka nagusiari –herri kon­tsulta, alegia- ilusioz be­terik lotu nahi eta beharko gatzaizkio eta”.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!