Euskadi jokoan dago

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gómez 2016ko eka. 8a, 02:00

Beste behin, saldu nahi digute ekainaren 26ko hautes­kun­deetan balio izango duen ba­karra dela PP, PSE, Po­de­mos edo Ciudadanos bozkatzea.
Alderdi horietako bakar bat ere ez da gogoratuko Euskadirekin, ez debatean, ez proposamenetan, eta ez beste ezertan. Gehiago ere esango dut. Alderdi hauetako bik baino gehiagok, Euskadi hartuko dute eredu, estatua hobetzeko proposamenak egiteko. Horrek esan nahi du Espainiarentzako nahi dutela dagoeneko hemen lortu duguna, eta guregan pen­tsatzen dute, soilik, gure botoengatik.
Euskadin aurrera egiten jarraitzeko, ordezkaritza sendoa izan behar da Madrilen. EAJ-PNVren helburua beti izan da hemen bizi garenon ongizatea, eta gainontzekoekin solidario izatea.
Alderdi estatalak bozkatu beste aukerarik ez dagoela sinestu nahi duena erortzen ari da PP, PSE, Podemos eta Ciudadanos alderdiek sortutako trama mediatikoan. Honen helburua da, batetik, sinestaraztea hauteskunde hauek ez direla garrantzitsu­ak gure herriarentzat, eta bes­tetik, ezkutatzea EUSKADI eta bere ordezkariak badirela. 
Gure lurraldean aurrera egiten jarraitu nahi badugu, pentsatu beharra daukagu non eta nola bizi garen, eta nork markatu duen, gehienbat, egungo errealitatera ekarri gaituen herrialde ikuskerako politika. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!