Mila esker Hernani!

Erabiltzailearen aurpegia Bego Zuza Zabalegi Hernanin Zero Zabor 2016ko eka. 5a, 02:00


Berriro ere Hernaniko herritarroi eskerrak eman beharrean gaude, emandako le­zioa­gatik: maiatzaren 29an, igande goiza sakrifikatuz, Onkologikotik Diputaziorai­noko giza-katera azkenean 1.000 hernaniar inguru joan ginen “Errausketarik Ez! Osasuna bai!” aldarrikatzera.
Denetara 10.000 gipuzkoarretik gora egon ginen giza-katean eta mundu guztiak bukatu zuen pozik dena ondo atera zelako. Mila esker hernaniarroi Donostiako kaleetan erakutsitako indar eta heldutasunagatik. Mila esker antolatzaileen poltsan utzi zenuten diruagatik ere; ondo etorriko da errausketaren kon­trako kanpainan egiten ari garen gastuetarako (etxeetan banatu diren orriak, kar­telak, eta abar pagatzeko).
Sei urte daramatzagu hernaniarrok demostratzen hon­­­­dakinak kudeatzeko ba­dagoela erraustegia baino modu errez, merke eta garbiagoa. Ez gaituzte desanimatzen erraustegiaren propagandistek, ez gaituzte engainatzen “gauzak gaizki egitea berdin dio” esaten duten politikariek. Mila esker eta animo, Hernanin ondo ari gara!

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!