Ikimilikiliklik, badator Akelarrea!

Erabiltzailearen aurpegia Irati Etxeberria Aldabe eta Leire Ormazabal Agirre. Her 2016ko eka. 1a, 02:00

San Juanak gerturatzen ari diren heinean, Akelarrea geroz eta gertuago daukagu. Ekainaren 23ko festaren harira, jarri ditugu entsaioetako lehenengo datak.
Alde batetik, sorgin helduen entsaioak ostegunetan izango dira. Lehenengoa, ekainak 2, osteguna, izango da. Eguraldi ona eginez gero, Goiz Eguzkin elkartuko ginake, 19.30etan. Eguraldi txarra eginez gero, ordu berean, Udaletxe azpiko arkupetan. 
Bestalde, sorgin txikien eta galtxagorrien entsaioa ostiralean (ekainak 3) 19:00etan, Udaletxe azpiko arkupetan izango da. Sorgin txikiak, DBH3tik (hauek barne) beherakoak izango dira. Bilera honetara, galtxagorrien gurasoak etortzea eskatuko da. 
Akelarrean parte hartu nahi duen edonork, Garin Tabernan jarrita dagoen listan apuntatu behar du. 
Besterik gabe, ostegun eta ostiralean elkar ikusiko garelakoan,
Gora Hernaniko Akelarrea

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!