Ramon Aranzasti Loyarte, Mugikortasun eta Berdintasun zinegotzia
Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendariaren ezezkoa argia izan zen: A3 linea ez da bueltatuko. Arrazoia, zerbitzuaren erabiltzaile kopuru eskasa; bidaiako 3,6 bidaiari, hain zuzen. EH Bilduren arabera, ez zitzaion nahikoa propaganda egin lineari, baina, ez al zen, hain justu, haien lana A3a ezagutzera ematea? Ez zuten egin, eta kontuak gainontzekoei eskatzen dizkiete.
Gobertu Taldea A3 Orain! taldearekin lankidetzan aritu da, nahiz eta bertako ageriko aurpegia EH Bilduko ordezkaria izan, eta horrela, EAJ-PNVk denentzako gobernatzen duela erakutsi du. Lankidetzan aritu gara, A3a oposizioak jaurtitzeko arma bihurtzeko arriskua bazegoen ere; eta azkenean, halaxe izan da.
Gobernu jeltzaleak konponbidea eskatu zion Foru Aldundiari, eta T2aren luzapena izan da. Berriro ere, gutxiegi erabili da. Jasotako 1.700 sinadurak ez datoz bat zerbitzuaren eskatzaile kopuruarekin. Alabaina, A2a indartu izanak funtzionatu du: hiru hilabetetan %22 areagotu da linearen erabilera. Gainera, Foru Aldundiak hobetu egingo ditu A1 eta A2, eta G2 eta G3 zerbitzuen arteko loturak, Hernanin egiten diren aldaketak azkarragoak izan daitezen.
Zentzuzkoa da Foru Aldundiak A3a kentzea. EH Bildurentzako ere hala da, Batzar Nagusietan transbordoen alde egiten baitu, eta Astigarragan kontrako iritzia azaldu. Erraza da: egungo Gobernu Taldea zerbitzuak hobetzeko lanean ari den bitartean, EH Bildu aitzakia bila ari da iskanbila politikoa sortzeko.
A3a ez da bueltatuko, nahiz eta horren alde lan egin dugun. Hau abiapuntua da, aurrera egiteko lan egiteko eta funtzionatu ez zuenagatik kexatzeari uzteko.