Hernaniko esku pelotako guraso taldea

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Aldave Alkain 2016ko mai. 26a, 02:00

Duela urtebete edo, Herna­niko esku pelota eskolako guraso batzuek, taldetxo bat osatu genuen. Gure sorreraren helburuak, pelota eskola girotzea, esku bat botatzea eta bide batez, ekarpen ekonomiko bat egitea izan dira. 
Frontoia giro­tzeko asmoz, taberna txiki bat jartzen hasi ginen partiduak dauden egun batzuetan. Ber­tan edariak, kafea eta pintxoak es­kaintzen ditugu. Bestalde, enpresa, ha­ra­tegi, taberna, denda eta abarrekin hitz egin dugu eta propagandaren trukean, dirua, konbenioa eta espezieak jaso­tzen ditugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu guzti hauei barru barrutik, beraien ekarpenagatik. Haien logoak zin­tzilik dauzkagu pelotalekuko sarean. 
Idatzi honekin bukatzeko, herri guztiari pelotalekura hurbiltzeko deialdia egin nahi diogu. Jakin, ia astebururo partiduak daudela, eta gehienetan, herriko haurrek joka­tzen dutela. Haurren San Joa­netako txapelketa jokatzen ari da, eta maiatzaren 27ko asteburuan jokatuko dugu herrian, Adunaren aurka. Animatu eta etorri gure kulturaren parte den kirola ikustera!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!