4.000 gipuzkoar baino gehiagok aurkeztu dute erraustegiaren ingurumen baimenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa

Erabiltzailearen aurpegia Martin Anso Blanco - Erraustegiaren kontrako Mugimendua 2016ko mai. 17a, 02:00

Erraustegiaren Aurkako Mu­gi­menduko asanbladaren deia­ri erantzunez, 4.000 erre­kurtso baino gehiago erre­­­­gistratu dituzte herritarrek Eusko Jaurlaritzak erraus­­­tegia egiteko emandako in­gumen baimenaren kontra.
Norbanakoek beraien ka­buz erregistratuak, gainera, zenbatezinak dira. Beste aldetik, 20 bat udalek eta hainbat elkartek ere helegite administratiboa sartu dutela jakin izan dugu. Izan ere, atzo Eusko Jaurlaritzak Donos­tiako Andia kalean duen delegaritza kolapsatu egin zen errekurtsoen erregistroa zela eta.
Errekurtsoaren funtsa, 2016­ko apirilaren 11ko ebazpena eman zenerako, pro­iek­tuaren ingurumenaren ga­ine­­­­­­­­­­ko eraginaren adieraz­pe­na eta ingurumenaren bai­men bateratua iraungita zeudela da. Atzo bukatzen zen errekurtsoa jartzeko epea.
Gogoratu behar da 2015eko apirilaren 23an prentsan agertu zela ingurumen bateratua bertan behera utzi zu­ela Gipuzkoako Diputa­zio­ak.
Eusko Jaurlaritzak pasa den apirilaren 11n luzatu zuen 2010eko baimena, proiektuan aldaketa nabarmenik ez dagoela ebatziz. Aipatu behar da Eusko Jaurlaritzak ez zuela baimenaren berri eman, errekur­tsoa jartzeko epea inor enteratu gabe pasatzeko asmoarekin. Zuzen-zuzenean afektatutako udalei ere (Lasarte, kasu) ez die abisatu. Hala ere, azkenean ezin izan dute ezkutatu. Eta sartu diren errekurtso kopurua ikusita, Eusko Jaurlaritzaren eta Diputazioaren ezkutukeriak kontrako efektua eragin du.
Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik zoriondu nahi ditugu ekimen honetan parte hartu duten gipuzkoarrak. Hiru egunetan milaka errekurtso erregistratu izanak erakusten du gero eta gehiago garela erraustegiaren aurka jarrera aktiboa hartzen ari garenok. Maia­tzaren 29an Donostian egingo dugun giza-katean ere nabarituko delakoan gaude. Hau da bidea, denon artean lortuko dugu!
Eta ez ahantzi: BURUA DUENAK EZ DU ERRAUSTEGIRIK NAHI BERE HERRIAN, ETA BIHOTZA DUENAK EZ DU BESTE INOREN HERRIAN NAHI.

Martin Anso Blanco
Erraustegiaren kontrako Mugimendua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!