Ez al litzateke hausnartu behar?

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gomez, Hernaniko EAJko bozeramailea 2016ko mai. 15a, 02:00

Atez Atekoaren ontasunak Bil­du­ren gertukoenek bakarrik si­nes­ten dituzte. Legegintzaldiro zinegotzi bat iristen da, tokatzen zaiona hondakin bilketa sistema garesti, zikin eta deseroso hau defendatzea, eta itxiera sistemarekin lotzea (errausketa, birziklatu edo berrerabili ezin diren hondakinen aprobetxamendu energetiko sistema gisa).
Beste behin argitu beharra dago edozein bilketa sistemak (5garren kontenedorea, Atez Atekoa, Mixtoa...) sortzen duela errefus frakzio bat, eta beraz, hainbat parametro aztertu be­har lirateke bata ala bestea ezarri erabakitzeko. Beste gauza bat da zer egin errefus frakzio ho­rrekin (aprobetxamendu energetikoa, harrobietan fardelak...), eta horretarako, kontuan izan beharko dira beste parametro batzuk (legedia, kostua, aprobe­txamendu energetikoa, bideragarritasuna, ingurumena...).
Hernanin badirudi Bilduko inork ez duela hausnartzen bes­te herrietan gertatutakoari bu­ruz, hondakinak Atez Ate­koa­re­kin jasotzeak urtero eragiten duen milioikako gastuari buruz, edo urtero 2.336.635kg hondakin desagertzen jarraitzeari buruz. Azken datu hau kontuan hartuta, azkenean sortzen den guztiaren %54,4 bakarrik jasotzen da gaika. Eta okerrena da 2,3 tonelada horiek errefusaren frakzioara dijoaztela.
Nondik ateratzen dira datu hauek? Ondorengo datu publikoak konparatzetik: Gipuzkoan batez beste sortzen den urteko, pertsonako kilo kopurua (urteko, biztanleko 400,8kg), Her­na­ni­ko datuekin (urteko, biztanleko 281,6kg). Hondakin turismoarekin urtero desagertzen dira 2.336.635,2kg.
Errealitatea egoskorra da, eta Hernanin, 19.601 biztanlerekin, 5.519.527kg hondakin gu­txiago jasotzen da Lasarten baino, non, 18.082 biztanlerekin, 6.450.295kg jasotzen diren. Ur­ni­e­­tan, 6.198 biztanlerekin, 2.338.612kg jaso­tzen dira, Hernanin jasotzen denaren er­dia baino gehiago. Ez al da arraroa?
EAJ-PNVtik uste dugu hitzaldi dogmatiko gutxiago eman behar direla, eta gehiago hausnartu.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!