Duintasuna elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu kolaboratzaileei eta herritarrei orokorrean, firma bilketan erakutsi duten elkartasunarengatik.
Guztien parte hartzeari esker, momentuz, 2000 sinadura jaso ditugu. Sinadura hauekin, eta Euskadiko beste hainbat lekutan bildu direnekin lortuko dugu Parlamentuak eta Gasteizko Gobernuak merezi dugun atentzioa ematea. Aurrekontuetan pentsioak osatzeko behar den dirua aurreikustea eskatzen dugu, hilean, gutxienez, 1080 euroko pen-tsioak izatera iritsi arte. Ez dugu adineko pobrerik nahi. Ez dugu miseria hutsa diren pentsioak uzten dituzten kontratuak nahi. Pentsio publikoen eta gizarte segurantza euskalduna izatearen alde gaude.