Igandean Bilbon izango gara

Erabiltzailearen aurpegia Asier Ormazabal Lizeaga, Teruelgo espetxetik 2016ko api. 15a, 02:00


Urteotan iheskide, patio-lagun eta burkide izan ditugunek Usurbilen luzatu diguten ‘zuekin bat’ irmo, zintzo eta samurraren babesak bihotza hunkitu eta barruak aztoratu dizkigulako.
Haiekin harro, Amnis­tia­ren norabidean, eta gure He­rri zahar honen Askatasuna ipar, ABIAN goazela erakusteko gogotsu gabiltza, zangotrabaturik nahi gintuzketen horien guztien kalterako.
ETXERA nahi dugu guk ere baina, inoren eta ezeren zain egon gabe, herdoilak astintzeko tenorea dugu espetxeotan. Egoeraren latzak aztertu, legedien zirrikituetan arakatu, ataka berriak zabaldu eta, ilunari irri eginaz borrokari eutsi behar diogu. Nekez, ordea, zuek gabe!
Motzean lotuko gaituen katerik ez dago, gure ame­tsak hertsiko dituen kaiolik ez dagoen bezalaxe eta igandean, Preso Politikoen nazioarteko egunean, zuekin guztiekin izango gaituzue.
Aurrerantz. Bilboko kaleak urratzen.
Euskal Herria eta Aska­ta­suna bihotzean!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!