Orain egun gutxi, Diario Vascoko kronika lokala irakurtzen ari nintzela, irakurri nuen Hernaniko Udalak herriko garbiketa hobetzeko duen interesa eta preokupazioa. Argazkian ikusi zitekeen garbiketa zerbitzua, gau mugitu baten ondorengo hondakinak biltzen.
Udaleko idatzia sinatzen duen pertsonari, Udaleko zerbitzuetako arduraduna denari komentatu nion ea Udalak preokupazio bera ote duen astebururo gizalegearen kontra errepikatzen diren egoeren aurrean. Azaldu nion hiri-arauak betetzen badira, ezin dela ontzirik bota kalera; eta hala, kaleak zikintzea saihestuko litzatekeela...
Galdera zen: beharrezkoa da garbiketa hobetzea, edo zikintzea saihestu behar da?