Abiapuntua: kontzientzia hartu

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Etxeberria Galbete 2016ko api. 2a, 02:00

Egitazko bakea eta askatasuna, errealitatearen ikuspegi konsziente baten azterketatik bakarrik etorriko da, labur esanda, -zeren ondorio garen jakitetik- eta kontutan hartzetik.
Euskal Herria, herri konkistatu bat da. Munduan izan diren inbasio edo konkista guztiak bortitzak izan dira. Hauexek dira, besteak beste, biolentzia horrek eragindako sarraskiak:
1. Jendea hil, atxilotu eta erbesteratzea.
2. Lurraldea zatitu eta kanpoko jendea ekartzea, zapaldutako herrian bizirik geratzen direnak baino gehia­­go izateraino zenbaitetan.
3. Eraikitako guztia txikitu, menderatzailearen erakundeak sortu eta bertakoak direla sinestaraztea.
4. Benetan gertatutakoa ezkutatu eta historia manipulatzea, historia garaileek idazten baitute.
5. Menderatutako kultura eta hizkuntza debekatu, mespretxatu, bortizki jazarri eta, azkenean, desagertaraztea.
6. Bertakoek, haiengan eragindako beldurraren bidez, hizkuntza propioa arbuiatzea eta gutxiestea.
7. Menderatzailearen kultura eta hizkuntza indarrez ezartzea, bertakoak direla pentsarazteko.
8. Betiko nortasuna zein den ahaztea eta etsaiaren nortasuna barneratzea; horrek betiko uxatzen du jatorrizko nortasuna berreskuratzeko grina.
9. Denboraren poderioz, egoera normala eta demokratikoa dela barneratzea.
Azterketa guzti hauek Gure Berriak independen­tziaren aldeko komunikabideak plazaratu berri ditu bere liburu berrian: “Zapalkuntzatik askatasunera”. Jasaten dugun “kutsadura ideologikoaren” sendagai itzela, liburuak dioen bezala. 
Lo-xorrotik irten eta begiak irekitzen hasi behar gara. Informazio gehiago: www.gureberriak.com eta bere youtubeko katean bideo itzelak.
 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!