EAJk udal hauteskundeetara aurkezteko proposamena onartu zuen gure herriarentzat, Hernanirentzat, lan egin nahi dugulako.
Hau esaten dut harritu egiten didalako gure herria nola gobernatzen ari diren ikusteak. Oraingo honetan, kiroldegian sortutako arazoei buruz ari naiz; konpondu gabe jarraitzen duena Bilduk hernaniarrekin hiru bilera egin ondoren. Oposizioari bitan egotea utzi zitzaion, bakarrik.
Oposizioko zinegotzi bezala, Bilduko gobernu taldeko zinegotziren batek egin beharrekoa egin dut. Alde batetik, jakin dut udaletxeak dituen diruzaintzako soberakinekin (“irabaziak”) gimnasioko makina guztien egoera orokorra jakiteko azterlana ordaindu daitekeela eta hautsitakoak konpondu. Bestetik, era azkar batean arazo guztiak edo zati bat konponduko ligukeen enpresaren bat bilatzeari ekin diot, eta Astigarragako Argisan enpresa aurkitu dut (seguru badaudela gehiago). Hernaniarren arazoak konpondu nahi izatea, aurreneko pausua da horiek egin ahal izateko. Badirudi Bildu, bere gehiengo osoarekin, ongiaren eta gaizkiaren gainetik dagoela.
EAJtik argitu nahi dugu, udaletxeko teknikoek lan egiten dutela legezkotasuna eta gobernu taldea osatzen duten kargu publikoen argibideak jarraituz. Honi buruz ari naiz: agindu zuzenak, eskaini nahi diren zerbitzu motak, aurrekontu ekonomikoa, etab. Jakinarazi nahi dugu egiten denaren eta ez denaren ardura herritarrek, herria gobernatu dezaten, aukeratutako zinegotziena dela. Legegintzaldi honetan, eta aurrekoan, Bilduk egin du lan hori. Inola ere ez da onargarria zinegotzi hauek udaletxeko teknikoak euste-horma bezala jartzea hernaniarren aurrean. Gobernatu nuen lau urteetan, ni ez nintzen babestu teknikoetan hernaniarrek azalpenak eskatzen zizkidatenean.
Kargu publikoak gara eta gure erantzukizunen aurrean aurpegia eman behar dugu.