Mikel Goenaga gogoratuz

Erabiltzailearen aurpegia Josu Arrieta Iraola 2016ko mar. 23a, 01:00


Mikel hil berri da, eta ustekabean harrapatu nau. Na­hiz eta gutxi ezagutu nuen, hutsunearen eta galeraren tamainaz jabetzen naiz.
Erlijioa modu praktiko eta eraginkorrean bizitzen zuen, eta horregatik miresten nuen. Astigarragako apezak, Mikelek, gose zegoenari jatekoa ematen zion, egarri zegoenari edatekoa, etxean etorkinak eta behartsuak hartzen zituen, eta baita beste zenbait lan gehiago ere, egiten zituen. Bere etxea eta borondatea irekita aurkitzen genituen, zuen guztia, besteari, behartsuari eta baztertuari eskaintzeko prest. Horrela gogoratuko dut Mikel, ausardiaz betea, gizarte honetako baztertuak defendatzen eta laguntzen. Oroimen polita eta indartsua izango da, eta agian mina arintzea lortuko du; baina utzitako hutsunea estaltzea zailagoa izango dela pentsa­tzen dut.
Agur Mikel Goenaga, agur eta eskerrik asko!!!
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!