Azken urteetako krisialdi humanitariorik latzenetako bat bizitzen ari dira milaka lagun Europa zaharreko mugetan, bizi-baldintza benetan gogorrak sufritzen.
Bidegabekeria horren aurka protestatzeko, hernaniarrok pertsona horiekiko elkartasuna adierazteko, joan den astean, udal talde guztiak elkartu ginen eta, herritarren ordezkari publiko bezala, hainbat ekimen eta deialdi egitea adostu genuen. Alderdien interesen gainetik, erakunde publiko bezala, denok batera, aldarrikapen bakarraren alde egin genuen.
Hala ere, hedabideetan egun hauetan agertu diren berriak ikusita, alderdi batzuk beren protagonismoa eta nagusitasuna adierazi nahi izan dute. Nik uste dut, alkate eta pertsona bezala, ez dela bidezkoa pertsonen sufrimendua baliatzea erabilera politikoa egiteko.
Udalaren kudeaketan, esaterako, gure arteko lehia eta kritikak funtzionamendu demokratikoaren barruan dauden jokaerak dira. Baina milaka pertsonen sufrimenduaz ari garenean, utz ditzagun alderdien siglak alde batera eta pertsonak bezala irten gaitezen plazara, elkarrekin eta herritarrekin batera injustizia horren aurkako jarrera adierazteko.