Guztiz ados egongo nintzateke Korok idatzitakoarekin ez balitu ahaztu herri honetan egon diren beste hainbat erail eta biktimak.
Bere idatziaren azkeneko galderaz baliatuz, hona hemen nire ustez gizartearen normaltasun eta elkarbizitzaren alde guztiok lan egiteko galdera egokiagoak eta batez ere ideia guzietako belaunaldi berriek memoria osoa izan dezaten:
Prest al gaude eraildako eta biktima guztiak bakoitzaren ideien arabera gogoratzeko edo ahazteko?
Benetan, herri amnesia selektiboko bat bahi dugu?
Bada, ez nuke nahi Euskal Herria, guztion herria, holakoa izatea; bere memoria osoa selektiboki ahazten duen herriak, ez du merezi bizirautea.
Jakina da Hernani mailan ere hainbat talde anitz egiten ari diren elkarbizitzaren aldeko esfortzu eta aurrera pausoak. Jarrai dezagun bide horretatik.