Herri baten amnesia

Erabiltzailearen aurpegia Koro Etxeberria Aranburu 2016ko mar. 10a, 01:00

Irakurri berria dut C. Fonsecaren Mañana cuando me maten - Las últimas ejecuciones del franquismo - 27 de septiembre de 1975. Etxe guztietan eduki beharko genukeen liburua, ahaztu ezinezko dokumentua; eta betez ere, garai haiek bizi ez zituztenek; hori da gazteek irakurri behar luketen liburua. Horrelako gertaerak ezin ditugu ahaztu, eta gure gain dago, gainera, ondorengoak ere jakitea hemen gertatutakoa.
Javier Salutregik espetxetik atera denean, irrati bateko galderei erantzuten, bere harridura onartzen zuen, nor izan zen Jon Idigoras... Niri ere gogora egin zitzaidan hau jakitea, 'herenegungoa' baita Jon Idigoras. Salutregik zioenez, belaunaldi baten falta sumatzen zuen; hori da, gu eta gazteen artean etenaldi bat izan dela, garbi dago.
Ezker Abertzaleak,  Abian prozesuari buruz, egunkari batean zion, espresuki dei berezi bat egiten ziela belaunaldi berriei: «garai berria bakarrik ezagutuko dutela, eta egingo diegun eskaintzak ezin duela iraganera begiratu»
Prest al gaude Joxe Arregi, Mikel Zabalza, Murueta­goiena, Kalparsoro eta beste hainbeste, torturapean hil zirenak ahazteko? Benetan, herri amnesiko bat nahi al dugu? Bada, ez nuke nahi Euskal Herria, nire herria, holakoa izatea; bere memoria hiltzen uzten duen herriak, ez du merezi bizirautea.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!