Andrekaleko kale-zaratari buruz Julen Lizaso eta Jose Maria Gonzalezek egunkari honetan argitaratutako oharrak ikusi ondoren, babesa eskertu behar diet.
Eskertu behar diet, baita ere, tokiko prentsari (Diario Vasco eta Kronikari), baita Kaxkoko familiei dibertsioaren eta lasaitasunaren oreka mantentzeko, ildo honetatik jarraitzeko animatu nautelako.
Oraindik gazte asko etortzen da Hernanira permisibitatearen zirrarak erakarrita. Legerik gabeko hiritzat jotzen dute Hernani, edozerrek balio duen lekua eta beraien jatorrizko lekuetan egiten uzten ez dietena egitera datozen lekua.
Txotxak daramatzan egun gutxietan, lortutako hobekuntzak garrantzitsuak dira, besteak beste: nabarmen jaitsi da kalera ateratzen den bidrio kopurua eta adin txikikoen presentzia, baita tabernetako atea irekita uztearen eragina ere; itxiera ordutegiak errespetatzen dira, plastikozko basoak jasotzen dira kamioi zaratatsua iritsi arte...
Baina, hobekuntzak lortzen ari dira, batez ere, tabernariekin sinatutako akordioengatik, Kaxko, Udala eta Berriakek parte hartzen duten sentsibilizazio kanpainagatik. Bertan, diskurtsoak hobera egin du nabarmen eta taberna batzuek ohartarazteko kartelak jartzea ere lortu du.
Guk Udaletxeko zerbitzuen arduradun Koro Etxeberriaren laguntza eskertu nahi dugu bereziki, aire berria ekarri baitu, ekarpen berritzaileak eginez, hala nola hanburgesen txosnen lekualdaketa, Kaxkoan udaltzaingoaren presentzia sustatzea tabernariekin adostutako akordioak betetzeko jokaera zorrotza eskatuz. Gure txalorik beroenak merezi dituen beste neurrien artean.
Egia da egin beharreko bidea luzea dela, eta ez gara lasaituko. Baina, giroan aldaketarako nahia nabaritzen ari gara, eta hori beharrezko oinarria da, irrikatzen dugun dibertsioaren eta atsedenaren arteko oreka lortzeko.