Urte bakarrean, CNMC eta AVCk bi multarik haundienak ezarri dizkiete administrazio pblikoari zerbitzua eskaintzen dieten enpresei, iruzurragatik.
Zerbitzu publikoaren esklusibitatea lortzeko asmoz trikimailu ilegalak erabili dituzte, puztutako aberastasuna lortzeko. Aipatzekoa da, ezinezkoa izango litzatekeela, alde kontratatzailearen konplizitaterik ez balego. Adibideak dira: Zubietako errauskailuaren swaparen antzeko blindajea, Gipuzkoako zaborraren kasua eta EAEko ikastetxeetako jangelen kasua.
2015eko urtarrilean, konpetentziak hainbat multa jarri dizkie (CNMC) FCC, ACS, Cespa, Ferrovial, Sacyr eta beste batzuei. 98,2 milioiko isuna izan da, gutxienez hamahiru urtetan, zaborren kontratuak elkarren artean banatzeagatik. Paktu hauen artean aipatzen ditu, FCC eta Urbaserren (ACS) arteakoa; diotenez, 2009an adostu zuten Estatuan suertatuko ziren lizitazio guztietara batera aurkeztea, hondakinen aprobetxamendu energetikoen lantegiak eraiki eta ustiatzeko. Gaur, Zabalgarbin %60a dute, eta, Zubietan, nahiz ixilpean gorde, berdina izango lukete. «Gozoena» kontratatzen zuten eta baldintzak «euren interesekin bat ez baldin bazetozen» ez aurkeztea akordatzen zuten. Hala, gainerako enpresek ezin izaten zuten aukera berdinekin lehiatu. Eusko Jaurlaritzak kontratatu zituen eskola catering-enpresekin gertatu den bezalaxe.
Gipuzkoako Udalerrietako gobernu aldaketek, kanbioak ekarri dituzte zaborren bilketa sistemetan. Atez Atekoa sistema erretiratu dute eta edukiontzi handiak jarri. Kasu paradigmatikoa da Tolosakoa: lehen etxetik hurbil jasotzen zituzten hondakinak, 240 litroko edukiontzi mugikorretan; orain aldiz, 2.400 litroko edukiontzi erraldoietan egiten da bilketa.
Aurreko sistemarekin lurraldeko edozein enpresak zuen lehiatzeko aukera: zaborra biltzeko kamioi txikiak behar ziren, baldintzak berdinak ziren. Edukiontzi berriekin IBEX/35eko enpresa «erraldoiak» bakarrik «lehiatu» daitezke, helbide fiskala EAEtik kanpo dutenak.
Prebarikaziotik gertu dauden trikimailu teknikoak dira. Praktikan zailagoa izango hala gertatzea, lizitazio publikoetan klausula sozialak eta insertsio politikak aplikatuko balituzte; eta ez soilik balorazio ekonomikoak, beti enpresa oligopolioen mesedetan daydeba… kasu honetan «zaborren kartelaren alde».
Gizartean aberastasuna sortu beharko litzateke, berdintasun justuan sortuko den gizartearen hazkundea posible eginez… Zein zaila jartzen duten! Bitartean ezberdintasunak haundituz dijoaz, Einsteinek zioen bezala: «Erokeria da, emaitza ezberdinen zain egotea, beti berdina eginda».