Gipuzkoako zaborren auzian, batez ere 2008tik elementu argiak falta dira, informazioa modu ezberdinetara baitatorkigu.
2008an EAJk onartu egin zuen materia organikoaren bilketa bikoiztea (%4tik %8ra), IU-EBk eskatu zuen bezala. Zin egin zuen, Zaldunbordan (Irun) eta Sasietan konpost planta bana martxan eduki nahi zituela, 2010erako, Lapatxeko txikia baitzen ordurako. 2008 Garapen Planean jaso zuen, Pigrug-2.002aren osagarri bezala.
2011an, Gipuzkoako Aldundian gobernua aldatu zen, eta bizkaitarrek 2007tik errausteko bildaltzen errefusa hartzeari uko egiten zioten. Arazo horrekin, EH Bilduk, zenbait herritan, zabor bilketa sistema berria ezarri zuen, kontenedore handiak kenduaz. Honek errefusa 4 aldiz gutxituko zuen, eta ustelkiak 10 bider haunditu. Beste herri batzuetan, errefusa biltzen zuten kontenedore handien erabilera mugatu zuten. Biekin ingurugiroarentzako emaitza oso onak lortu ziren, baina oso txarrak errauskailuaren negozioarako.
2015 urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiako gobernua aldatu egin zen berriz ere, eta EAJk errefusaren kontenedore bilketara itzultzea babesten zuen; hala, Pasaia bezalako herrietako zabortegietara iristen den frakzioa bikoiztera iritsi da. Kontenedoreak bai, baina ahalik eta handienak, zaborraren bilketa eta kudeaketaren inguruan dagoen negozioa, kamioi handiak dituztenentzako bakarrik izan dadin.
2016an gainezka egingo duela aurreikusirik, Urola Erdiako Mankomunitateak Lapatxeko zabortegian besteen errefusa onartzeari utzi egin dio. Ondorioz eta «beste alternatibarik gabe», GHK-k Kantabriara exportatzea erabaki du (egunero 25 kamioi). Gogoratu lehenago EAJk kritikatu egiten ziola EH-Bilduri Funesera eramatea ustelkia konpostatzera (eguneko 2 kamioi). Jeltzaleak 2010erako eraikonpost plantak eraikitzekoak ziren Gipuzkoan, ez ziren ordea eraiki.
Asensio jaunak Urola Erdiko Mankomunitateari elkartasuna eskatzen dio, erreparatu gabe Arraizako TMB plantan gipuzkoar errefusa onartu nahi ez duenetik EAJk sortu duen zirkua.
Arazo tekniko bat ala arazo politiko bat, Asensio jauna? Elkartasuna ala konplizitatea ari zara exijitzen Urola Erdiko Mankomunitateari?… Zuen arazo politiko bat dela esango nuke, batez ere hain hurbil daudenean Gasteizko parlamenturako hauteskundeak. Hobari eta penalizazio bidez, erreala bihurtuko da Oregi kontseilariaren mantra birtuala: «kutsatzen duenak ordainduko du».
PNVek behartu zuen EH Bildu organikoa Funesera exportatzera; eta EH Bilduk PNV errefusa Kantabriara exportatzera… Baina zertan bihurtzen da organikoa? Eta zertan bihurtzen da errefusa? Zer eragin dauka batek eta besteak ingurumenean? Eta baten eta besteen kudeaketak zer urrats ekologikoa uzten du? Zenbatean eta zeinek baloratu behar du bat eta bestea? Politikoki eta ekonomikoki? Zergatik Kantabriara bidali, Bizkaian kudeatzeko dituzten orniturak denon artean ordaindu baditugu? Non daude iritzia daukaten gipuzkoar azkoen ahotsak? Guzti hau lotsagarria da gizartearentzat.
Iulen Lizaso Aldalur