Badira urte batzuk Kaxkoko bizilagunak lasterketa konstante batean bizi garela, bukaerarik ikusten ez diogun lasterketa: kaleko zarata.
Salaketak jarri ditugu; gure etxeetan ezin da bizi; herritarrak zahartzen ari dira; komertzioa gainbeheran dijoa...; hitz politak entzun izan ditugu, baino ez dira bete.
Ba zerbait hobera egiten ari da, eta orain azalduko dizuet. Udalak eta Berriakek (merkatari eta ostalarien elkartea) eskaintza eskuzabala egin diete tabernariei: lokalak beranduago ixteko aukera eman eta herriko ordenantzak zorrotzago betetzeko eskatu diete.
Biak, Kaxkoaren eskutik dijoaz, errespetua eskatzen den kanpaina batean parte hartuz. Ondo informatutako jendea zegoen, Andrekale (Karkabatik Plazara dijoan zatia) eta Kaxkoko arazoa bereizten zituena; konflikto gunean Udaltzaingoaren presentzia gehiago eskatzen zuena; eta zenbait gairen aurrean, tolerantzia zero eskatzen zuena: tabernetako ateak irekita egotea; adin txikikoei edaria ematea; botellinak eta beirazko edalontziak kanpora ez ateratzea; bide publikora edalontziak ez botatzea; kalean pixka egitea debekatzea; soilik hanburgesak eta bokadiloak saldu daitezkeen zenbait txiringitoren jarrera; itxiera ordutegiak errespetatzea, bezeroak dagokien ordutegian aterata eta ez taberna barruan geratuta.
Bide hau hasita, geratzen den bakarra da, Berriak elkarteak ez babestea egunean dagoen araudia betetzen ez duten bazkideak.
Bizilagunek nola lagundu dezakegun galderak, erantzun erraza du: gizalegearen kontrako jarrerak salatuz.
Udaltzaingoa eta Udalak estatistikak izaten dituzte kontuan, eta denuntziatzen ez dena, ez da gertatu. Horren adibide, honako hau: kotxea lapurtu edo hausten badizute, eta ez baduzu salatzen, ez da ezer gertatu.
Beldurra galdu behar dugu, eta Udaltzaingora deitu: 943 24 89 00 telefonora deitu gizalegezkoa ez den edozein jarrerak kalte egiten digunean. Agenteei gerturatzeko eskatu behar diegu, eta egin behar dutena egiteko. Eta berriz gertatzen bada, berriz deituko dugu.
Bizilagunok beldurra galtzen badugu, eta parte hartzen badugu, gauza bakarra faltako zaigu: bisitari edukatuek gaizki egiten dutenei atentzioa ematea.
Denon artean lasterketa honetako helmugan dagoen pankarta ikus dezakegu, eta dibertsioa eta deskantsua uztartzen dituen oreka egi bihurtu Kaxkoan. Bai edo bai, lortuko dugu, inguruko beste hainbat herritan lortu duten moduan. Hernanin, gauean, ixilik.
Ion Azpiazu Goñi