Hernaniko zenbait bizilagunek ezin dugu lorik egin. Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du, karretera ondoko arbolak moztea gauez. Bi gau daramazkigu lorik egin gabe, eta mehatxatu dute horrelako beste zortzi gauekin, mozketa guztiak bukatu arte.
Motozerrek, kamioiek, plataformek, elektrizitate sorgailuek... egiten duten soinua izugarria da, eta ezinezkoa da lorik hartzea. Gure kexei ez diete inolako kasurik egiten.
Ideia zoragarri hori izan duen politikoa, ikusi nahi nuke egoera horretan; seguru ez zuela egingo bere etxe azpian.