Zerbait aldatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia ion azpiazu goñi 2016ko urt. 19a, 01:00

Azken hauteskundeetako emai­tzei begira, ados gaude esa­ten dugunean partidu tra­dizionalen immobilismoak kalte egin diela, gardenta­su­na eta aldaketa eskaini du­tenen aurrean. Herrita­rren egungo eskaerak dira, aldaketaren garai honetan.
2015eko abenduaren 18ko 2015/186 dekretuak eskuzabaltasunez luzatu du Herna­ni­ko ostalaritza establezi­men­duen itxiera ordua Ga­bo­netan, goizeko 06:00ak ar­te; eta esaten dute ordainetan kontuan hartzen duela BERRIAKen eskaera, egungo araudia betetzen dutela ziurtatzeko, bazkideen jokabidea begiratzeko egin duena. Eta nik ostalariei eskatuko nieke gehixeago kezkatu daitezela bizilagunen ongizateaz.
Zorionez, gure udaletxearen eta BERRIAK merkatari eta ostalarien elkartearen in­plikazioak aldaketa ekarriko du, eta dudarik gabe, ezinbesteko pausoa da asteburuetan kalean izaten den zalapartaren arazoa konpontzeko. 
Ez dugu zalantzarik egiten, udal korporazio berriak badaukala nahikoa langile, behar den formazioarekin, ondokoa lortzeko:
-jakiteko ez dela gure kultura, gure gazteak, adin txikikoak, Andrekalen egotea gaueko 00:00etan, mozkorrak.
-lortzeko bizilagun eta agin­tariak lasai ibiltzea An­dre­kalen larunbat gauetan. Ez da probokazioa.
-berrezartzeko dibertsioaren eta atsedenaren arteko oreka, ohean gaudenok haus­ten ez duguna.
Zigorren aldekoak ez ba­gara ere, azken neurri bezala, BERRIAK elkartearen eran­tzuna hau izan da, Kax­ko elkartearen aktan jaso den azken diskurtsoaren arabera: «Berria ados dago establezimenduen kontra zo­rrotz jokatzearekin, egungo araudi eta akordioak be­tetzen ez badituzte».
Zorionak, Berriak. Orain falta den bakarra da koherentziaz joka dezazuela An­drekale goian gertatu zenarengatik, abenduaren 19tik 20ra eta 25etik 26ra, eta bereziki, urtarrilaren 5etik 6ra.
Eskerrik asko gure udal korporazioari eta Berriaki, benetan kontuan hartzeagatik gehiegi irauten ari den arazo honen konponbidea: dibertsioaren eta atsedenaren arteko oreka berrezartzea, sekula hautsi behar ez zena.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!