Eskerrik asko omenaldi honengatik

Erabiltzailearen aurpegia Horten Baños Montes Amher Sos Arrazakeria 2015ko abe. 31a, 01:00


Duela hamar urte elkarte bat sortzea pentsatu genuen, kanpotarrak Hernaniko gi­zar­tean txertatzen lagun­tzeko. Atzerritarrek bidegabea zen atzerritar lege baten aurka egin behar izaten zuten borroka hona iristean, eta gure nahia bide hori erraz­tea izan zen. Gure he­rriko gizartearen kohesioak ere mugitu gintuen bide honetan, au­rreiritziek ahuldu baitzezaketen kohesio hori.
Ez genuen imajinatu ere egiten prozesu honek guztian emango ziguna. Hain ezberdinak, eta era berean, hain berdinak diren pertsonei gure pentsamendua ireki genien. Balio haundiko per­tsonak ezagutzeko aukera izan dugu, interesgarriak dira, maitagarriak. Mundua gehiago ezagutzeko aukera izan dugu; eta baita ere, haien jakiak probatzekoa. Gertutasunak haiek maita­tzera eraman gaitu, eta gure herrira etorri izana eskertu besterik ez dugu.
Ez genuen imajinatu ere egin, AMHER gure herriko erreferente bilakatu zitekeenik. Eta onena izan da sentitu dugula, inor soberan egon ez arren, ezinbestekoak ez garen momentua iritsi dela. Egunero erakusten di­guzue.
Eskerrik asko, Firuza, Naran, Ana, Fatima, El Bachir eta festa honen antolaketan parte hartu zenuten guztiei. Eskertzen dizuegu egin diguzuen omenaldi hau; baina eman dizuegun guztia soberan bueltatu diguzue urte guzti hauetan zuen ardura eta maitasunarekin. Mila esker, gracias, sucran...

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!