EH Bilduren izenean: «Elkarbizitza da gakoa»

Erabiltzailearen aurpegia Damián Pedrosa Barbá; Ernesto Merino Amiama; Anartz Men 2015ko abe. 18a, 01:00

Hitz soil batzuk Hernanin bizi ez den eta jatorri argirik ez duen sinadura daraman eskutitzari erantzuteko. Bi­txia bada ere, gutun horretan, bere izena agertzeko balentria ez duen pertsona batek balizko mehatxu baten berri ematen digu: musulmanek haien kultura eta ohiturak inposatu nahi dizkigutela. Eta pertsona ho­rren errezeta da musulmanei gure kultura eta ohiturak inposatzea.
Mehatxuka jarraitzen du: erakundeetatik politika hori bultzatzen ez badugu, igandeko hauteskundeetan ez digula bozkarik emango. Egia esan, sekula ez dugu bozka xenofoboa erakartzeko kanpainarik egin.
Argi daukagu pertsona guz­tiok dugula duintasunez bizitzeko eskubidea, edonon jaioak izanik. Eta guztioi bermatu behar zaizkigu eskubide, erantzukizun, betebehar eta aukera berberak, gure ge­neroa, sinesmena, etnia, iden­titatea, sorlekua edo na­zionalitatea edozein dela ere.
Elkarbizitza da gakoa; horretarako elkarren ezagutza eta ulertzea ahalbidetuko duten dinamikak eta jarduerak beharrezkoak ditugu. EH Bildu osatzen dugun kolektibo eta pertsonek uste dugu beste ohitura eta sinesmen batzuk dituztenekin harremana edukitzea ez doala, inolaz ere, gure herriaren identitatearen kontra. Aitzi­tik, gure adimena zabaldu eta praktika horrek eska­tzen duen eskuzabaltasunak aberastu egiten gaitu, indar­tsuagoak egin –aliatu gehiago baikara– autonomia osoa lortzeko borrokaren erronkei aurre egiteko garaian, elkartasunezkoa, feminista, ekologista eta euskalduna den identitate baten mesedetan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!