Gauzak argi eta garbi mesedez! Erantzun ondokoari:
Ezker Abertzaleari bozkatu izan diot beti. Baina hauteskunde hauetan zalantzak ditut. Pena ematen dit, baina herria erabat arrotza dago neretzat. Hau ez da nire herria. EH Bildu, erantzun egidazue puntuz puntu:
- Musulmanek ez dute gure gizartean integratu nahi. Ez nik diodalako, beriek ez dutelako nahi. Beren gizarte paraleloa nahi dute Coranak erregulatuta. Corana beti erdian. Zuek integrazioan sinesten duzue ala enpresarioen munduan modan jarri den honakoarekin bat egiten duzue: “ez dute zertan integratu beharrik, elkarbizitza aski da”. Bata ala bestea?
- Gizarte laiko batean sinesten duzue? Mezkitak irekitzeko baimen gehiago emango dituzue? (denok dakigu ez direla “elkarte kulturalak”)
- Islama ere bertakoa izango da zuentzako etorkin musulmanak jada bertan haurrak edukitzen hasten direnean?
- Igerileku publikoan islamiarrak erroparekin joatea onartuko duzue? Komunitate islamikoa behin finkatzean, poligamia onartuko duzue?
- Hauen profetaren inguruan kritika egiten badut (ariketa sanoa) nork ziurtatuko dit nere familiaren segurtasuna eta nere segurtasuna? Zuek?
- Zaragozako guraso islamiarrak ikastetxeetako jangelatan txerrikia kentzeko eskatzen hasi dira. Zein da zuen postura? Corana irakastearen alde zaudete?
- Zentzurik badauka inmigrazioa sustatzeak estaturik gabeko kulturetan zuentzako? Adibidez, maputxeak, Ipar Ameriketako natiboak, Amazoniako indigenak, euskaldunak… Konbentzituta nago inmigrazioa botere neoliberalek behar dutela desarrollo ekonomikorako (PNVk kasu).
- Badakizue gizarte matriarkatu bat dela euskalduna, galtzorian dagoen eredua. Nik ez dut nire alaba buruan trapu horrekin ikusi nahi, eskubidean mozorrotuta datorren menpekotasuna. Hau ondo jakin behar dute islamiarrek eta agian komeniko litzateke paktu bat sinatzea 2 kulturen artean gauzak argi utziz.
- Demokratikoa iruditzen zaizue jendeari ezer galdetu gabe gure tejido soziala aldatzen duten neurriak horrela hartzea?
- Ezaguna da Andoaingo bikotearen kasua, non errekurtsorik eta etxerik gabe geratu diren eta semearen kustodia kendu dioten. Laguntza publikorik ez du terreno txar batzuk dituelako eta hauek saltzeko eskatzen diote aurrena. Saldu? Nork erosiko du garai hauetan? Zergatik heldu behar gara estremo horretara? Kanpotarrentzako laguntzak badaudela, baina bertakoek behar dutenean ez egon. Hau al da EH Bilduren gizarte eredua? Jakin nahi dut.
Amaitzeko, pentsatzen dut kalkulu elektoralak egiten ariko zaretela, “zure botoa galduko dugu, baina berri hauena irabazi”. Ba kontutan eduki hemendik ez hainbeste urtetara agian zuek haiei bozkatu beharko diezuela.
Erantzun azkar mesedez, erabakitzeko gogoarekin nago eta.
Data Ostekoa: nere errespetu osoa beste kultura hauei, baina neri nerea dagokit defendatzea (nork egingo du bestela?).
Irantzu Loiarte Imaz