AMHER-eko emakumeen taldetik adierazten dugu emakume etorkinon kolektiboa zaurgarriagoa dela...
-Lagunduko digun sare familiarrik edo sozialik ez dugunean.
-Hartzen gaituen herrialdean emakumeok babesten gaituzten legeak ezagutzen ez ditugunean.
-Enbaxada eta kontsulatuek emakumeon eskubideak errespetatzen ez dituztenean.
-Gure extranjeria-egoera irregularra denean beldur gehiago dugu lanean, bikotearen aldetik edota instituzioetan jasotako indarkeria salatzeko orduan.
-Hartzen gaituen herriko hizkuntza ez dakigunean.
-Gure atzerritar egoeraz abusatzen denean lan edota sexu esplotaziorako.
-Hartzen gaituen herrialdeko pertsonak ahalbidetuta sentitzen direnean iritzi arrazistak, estereotipatuak, mezpretxuzkoak edo sexistak emateko.
-Inmigrante izateagatik analfabetoak, ezjakinak, kulturagabeak edota lanerako kualifikazio gutxikoak garela onartzen denean.
-Sortzez inmigrante izateagatik lan duin bat lortu ezin denean, gure autonomia ekonomikoa trabatuz.
-Oinarrizko zerbitzuetarako berdintasunezko sarbiderik ez dagoenean.
-Emakume etorkin izateagatik kalean pertsekuzioa edota sexu jazarpena jasaten dugunean.
-Tratu desberdina jasotzen denean hiyad-a, nikab-a, shary-a etab. eramateagatik.
Aminata Diop, Amher elkarte multikulturaleko emakume taldearen izenean