Hain esanguratsuak diren data hauetan behin eta berriro oroitzen gara talde honen sortzearen zergatiaz. Ezinezkoa baitzaigu data madarikatu hau gainetik kentzea, izan ere, indarkeriarekin amaitzea ez da lan erraza eta ez da soilik egun batean egin beharrekoa.
Aurreko urtean Harremanitz Koperatibako kideek, harremonen bidez, feminismoa eta honen inguruko gaiak lantzeko gonbidapena luzatu ziguten eta Liletak taldea sortu genuen institutuan. Urte honetan zehar ohartu gara ez dela indarkeria fisikoa gure inguruan gailentzen dena, baizik eta beste indarkeria mota batzuk nagusiagoak direla. Esate baterako, emakumeen agerpen urria testuliburuetan edo ikasgaietan, gutxiestea kirol arloan, klaseko exigentziak eta aurreiritziak (itxura fisikoa zein estetikoa).
Azaroaren 25ean zentratuz, jasaten ditugun indarkeria mota guztiak salatu nahi ditugu ekintza sinboliko bat eginez institutuan. Bertan, emakumeen gorputzak irainez margotuko ditugu eta amaieran norberak jaso dituen irainak ezabatuko ditu.
Mezu honen bidez adierazi nahi dugu gazteok ez ditugula onartuko jasaten ditugun indarkeriak, hor gaudela eta autodefentsa feministaz aurrera egingo dugula.