Langile klaseak garai latzak bizi ditugu, korrupzioa eta zerbitzu sozial eta publikoen murrizketak etengabeak dira. Inboluzio garaiak, non urte askotako borrokari esker lortutako eskubide eta askatasunak galtzen ari garen.
Pertsona helduok eta pentsiodunok giro horren adierazle gara. Kasu gehienetan, emakume helduok gara muturreko egoeran bizitzea behartuak, 600 eurotara iristen ez diren miseriazko pentsioekin edo pentsio publikoak izateko aukerarik gabe kotizatutako enplegua eduki ez dugulako. Guzti hori lan erreproduktibo eta zaintza lanaz arduratu behar izan dugulako.
Gure diskriminazio egoerak estrukturalki genero indarkeria sufritzera kondenatzen gaitu. Indarkeria hau isilpean daramagu emakume heldu askok eta Duintasuneko emakume eta gizonak ikusarazi nahi dugu azaroaren 25 honetan.
2015eko Emakumeen Mundu Martxak, salatu du milloika emakume garela humilazioak, irainak, gure diruaren kontrola edo honen gabezia, jipoiak, sexu abusoak eta erailketak jasan behar izan ditugunak , eta hau benetazko feminizidioa bezala jo dezakegu. Mugimendu feministaren borrokari esker , emakume asko eraso hauek salatzeko gai dira, erasotzaileei aurre eginez bai bakarka eta kolelektiboki. Hala ere, emakume helduok ahuldade egoeran gaude: babes eza, lotsa, gure zahartzaroan baztertuak izateko beldurra, salatzeko sostengu ezak... Guzti honek, indarkeria matxista bere gordintasunean sufritzen duen emakumeen kolektiboa izatea behartzen gaitu.
Euskal Herrian ere egoera antzekoa da. Gai honi lotutako Euskal Gobernuko azken ikerketak dionez 65 urtetik gorako 10.000 emakumek tratu txarrak jasatzen ari dira Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Txostenak dionez tratu txar hauek gehienetan familia giroan ematen dira; bikotekideak, seme-alabak edo zaintzaileak dira erasotzaileak askotan. Egiazko datuak dira baina ez da benetazko errealitatea. Emakume asko isilpean sufritzen ari da, ahotsa altxatzeko beldurrez, babesik gabe... eta emakume horiek ez daude datu ofizialetan.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak dion bezala Duintasuna Elkarteko gizon eta emakumeok, emakumeen kontrako edozein indarkeriaren aurka lan egiteko konpromisoa dugu.
Jakin badakigu gizon edo emakume izateak eskubide, betebehar eta aberastasunaren banaketarekin zerikusia ez duenean, hau da jendarte libre batean bakarrik, indarkeria matxista menpekotasun tresna gisa desagertuko dela.
Horregatik, Euskal Herriko eta Munduko emakume helduok indartuz eta antolatuz gure besoak eta ahotsak altxatuko ditugu ASKI DA!!! esanez.