Eskerrik asko
Joan den larunbatean, Azaroak 14ean, Kalez Kale Kantari ekimenaren 10. urteurrena ospatu genuen. Dana primeran atera zen eta eskertzeko ordua iritsi da:
Hernaniko Udalari: behar izan genituen herriko baliabide guztiak gure eskuetan jarri zituelako.
Portuko Jai Batzordetako kide diren: Alfredo Morazari: kanta guztiak ordenagailura pasatzen izugarrizko lana jarri geniolako. Cesar Otamendiri: ‘soinu teknikari’ eta aholkularitza lana burutzeagatik. Eta gu laguntzeko beti hor izan direlako.
Hernaniko Bertso Eskolako kideei, bere bertsoengatik.
Ozenki, Goiz Eguzki eta Kantuz abesbatzei eta beraien zuzendariei, (Imanol Kamio, Javier Zubimendi eta Igor Arroio) ‘Kalez Kale Kantari’ kanta ikasten izugarrizko borondatea jarri dutelako.
Kanpotikan etorritako kantu zaleei: irundarrei, donostiarrei, usurbildarrei, urnietarrei, igeldoarrei..... eta, herriko kantuzaleei eguerdiko kantu jiran eta arratsaldeko kantaldian parte hartzeagatik.
Musika Eskolako irakasleei gauzak errazteagatik eta trikitilariei, kantu jira eta kantaldia alaitzeagatik.
Hernaniko Txistulari Bandako partaideei, Patxi Apezetxea buru dutela egun osoan kriston lana egin zutelako.
Imanol Kamiori: honek bai duela akordeoia "incansablea".
Bazkaria prestatu eta zerbitzatu zigutenei.
Arratsaldeko kantaldiko gitarra eta flauta joleei, Patxi Apezetxea eta Imanol Kamio lagundu zutelako.
Antolakuntzako taldeari: Pepi Arrozpide, Juani Tejedor, M. Carmen Mugika, Adeli Azurmendi, Juanlu Aranburu eta Miguel Lujanbio.
Onddi, Kide eta Deportibo Tabernakoei: bazkarirako txartelak saltzen lagundu zigutelako.
Kronikako taldeari: guregan beti izan duten jarrera ezin hobeagatik.
Guzti horiek gabe hau ez zen posible izango, beraz, denoi, benetan MILA ESKER.
Xabier Odriozola Astiz,
Kalez Kale Kantariko kidea