Pasaiako PSE gorbernu taldeak atez ateko bilketa sistema kendu nahi du, ontzi boluntarioen eta egun osoan irekita egongo direnen ordez. Hernaniko Crespo jaunak gauza bera eskatzen du: zertarako?
Pasaiako PSEk bere kanpaina atez atekoaren aurka eginez lortu du dituen zinegotziak. Hernanikoak berdina egin zuen eta zinegotzi bat galdu zuen. Amonarraizek zera esan zuen; «si llego a la alcaldía tramitaré de inmediato el final del PaP» eta hauek ere zinegotzi bat galdu zuten.
Tipologia urbano eta sozial antzekoa duten herriak izanik, nola liteke mezu berdina herri batean positiboa izatea eta bestean negatiboa?
Astean behin errefusa poltsa bat ezin bete gabiltzanoi edo egunero poltsa handi bat sakabanatuta dauden edukiontzietan uzten duten sistema ikusiaz, zera esan dezakegu; sistema batekin edo bestearekin zenbat zabor kopuru doan birziklatzera edo zabortegietara.
Esperientzia operatibo honen aurrean, pertsona inteligenteek etsi egiten dute... Pasaian ez zuen denborarik eman eta Hernanin gutxi batzuk denbora apur bat gehiago behar dute.
Egun, gehiengoak gure hondakinen ardura hartzen dugu eta banatuta ateratzera derrigortzen gara. Trafiko arau berrietara bezala ohitu ginen, baina hondakinen poltsak matrikulak ez dituztenez parke eta bazterretan aurkitzen ditugu. Atez atekoaren errua, ala, pertsona gutxi batzuena?
Crespo jauna, ez al duzu Hernaniko kaleetako eduki ontzietan nahastutako poltsarik ikusi? edukiontzi arruntak izango balira askoz gehiago izango lirateke. Orduan? Pasaiako udalak atzera pauso bat emango du zabortegia 40 aldiz gehiago kutsatuz, atez atekoarekin alderatuz. Orain Hernanik... koltsuta bai esaten du baina bi sistemen emaitzak zabortegian berdinak badira.
Sistema ona, pertsona onak bezala, fruituengatik ezagutzen da eta ezin dena da duela 5 urte jaso ziren 6.000 sinaduragatik fruituak ematen dituen zuhaitza moztu. Sinaduren argudio hau ez da pisuzkoa Hernaniko gaikako bilketa sistema zalantzan jartzeko. Edo agian zerbait gehiago dago guzti honen atzean?... Zure txanda da.