Pasa den udan, abuztuan ere irekita egon da Goiz Eguzki, bertako erabiltzaile batzuek egindako eskaerari esker. Bertan elkartu eta tabernan zerbait hartu bitartean, kartetan lasai aritzeko edo berriketan aritzeko aukera izan da. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Antonio Agredano (hila) erabiltzaileari eta Humildad Platon zaintzaileari, Goiz Eguzki irekita mantentzeko egindako ahaleginagatik. Denok izango gara adinekoak noizbait, eta horrelako zerbitzu publikoak, publikoak diren aldetik, erabiltzeko eskubidea daukagu.
Eskerrik asko.
Humildad Platon Blanco, Goiz Eguzkiko
erabiltzaileen izenean