Ezer baino lehen, ondorengo lerroak iritzi edo ikuspuntu bat besterik ez direla argitu nahi dut.
Hernani Erabaki prozesuaren harira, hausnarketa bat egin nahiko nuke. Aukeratzeko dauden 32 proposamenetatik bik, 420 mila euro behar dituzte eta beste 30 proposamenak batuta, 440 mila euro.
Hau ikusita, eta proposamen guztiak errespetatuz, herritarroi 5garren eta 28garren proposamenak ez hautatzea eskatzen dizuet. Arrazoia? Bi hauek ez badira ateratzen, beste guztiak egingo dira eta era horretan herritar gehiagorengan eta auzo guztietan izango du eragina prozesu honek. Denok irabazten dugu. Bestetik, argitu behar da, Tilosetan egitea proposatzen dena (5. aukera), lurra aldatzea besterik ez dela, eta urte gutxi batzu barru, egindakoa puskatu eta dena aldatzea aurreikusita dagoela (230.000 euro zaborretara). Bestalde, Kaxkoan eraikin bat erosi (28. aukera, 180.000 euro) eta gazteentzat etxebizitzak egiteak, oso pertsona gutxirengan dauka eragina. Hau dena esanda, aukera guztiak errespetatuz, parte hartzera animatzen zaituztet.