Badira urte batzuk Amher elkarteak eta SOS arrazakeriako taldekideek Hernaniko Institutuko ikasleoi Bizilagunak ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatu zigutela. Aurten ere, gurekin izan dira ikastetxean eta berriro ere, ekimenean parte hartzeko gonbidapena egin digute.
Bizilagunak ekimenak bazkari bat egitea du helburu, baina bazkari horretan atzerriko familia bati edo bertako familia edo lagun talde bati etxeko ateak irekitzen dizkiegu. Ez hori bakarrik, ateak familiari, bere herriari eta bere kulturari irekitzen dizkiogu.
Aurten, azaroaren 22an izango da ekimenaren eguna, eta aurreko urteetan bezala, esperientzia ederra izango da, dudarik gabe. Gure partaidetza bi eratakoa izan daiteke: etxean bazkaria antolatzea (horretarako aholkuak ematen dira) edo laguntzaile edo aholkulari izatea (ekimenaren koordinazioa egiteko eta ekimenaren inguruko informazioa eta laguntza emateko). Aurreko urteetan parte hartu dugunon balorazioa benetan ona da, aberasgarria eta baita dibertigarria ere.
Orain, zuei egin nahi dizuegu gonbidapena, ekimenean parte har dezazuen. Nahi izanez gero telefono hauetako batera deitu dezakezue 943336071 edo 667710928, bai bazkari antolatzaile gisa eta baita laguntzaile gisa aritzeko ere.
Ez galdu aukera, ireki itzazue zuek ere zuen etxeko ateak