Gaur egun arte eta orain ere bai, Bildu da alderdi bakarra uste duena Atez Atekoa hondakinak biltzeko sistema garestia, deserosoa eta zikina izateak ez duela garrantzirik. Orain Hernanik ere bat egin du, hernaniarrek Atez Atekoaren inguruan iritzia ematea beharrezkoa ikusten ez dutenekin: abstenitu egin da erreferendum proposamen bat bozkatzerako orduan.
2009tik, Atez atekoa martxan jartzea erabaki zen urtetik, EAJtik salatzen ari gara kontratazioetan izan diren irregulartasunak; gezur asko esan zitzaizkigula; orain, Atez Atekoak arka munizipaletan duen kostua; eta baita ere, herritarren babes txikia (Gobernu Taldeak herritarrei bidali behar izan dien gutunean demostratu daiteke hori).
100 egunetan bi galdera argitu dira: batetik, Bildu eta Orain Hernani direla alderdi bakarrak Udal Gobernuko Batzordea osatzen dutenak; eta bi alderdi hauek uste dutela, Atez Atekoak Hernanin geratu behar duela. Bakoitza ari da bere lekua hartzen.