Euskaldun eskuzabalen bila!

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Zubitur Aldabe Dobera Euskara Elkartea 2015ko urr. 22a, 02:00

Jende asko dago euskara praktikatu nahi duena baino zeinekin egin ez dakiela. Hori horrela, euskaldun eskuzabalen bila gabiltza!
Dobera Euskara Elkartean, euskara ikasten edota euskaraz hitz egin nahi duten herritarrei euskaldunekin hitz egiteko aukera eskaini nahi diegu. Egitasmoaren muina elkarri laguntzea da; dakienak ez dakienari laguntzea, alegia. Egitasmoan parte hartzen dutenak talde txikietan bil­tzen dira, hiruzpalau kidez osatutakoak. Astean behin, ordubetez aritzen dira euskaraz hitz egiten. Tartean, noski, hizkuntza menpera­tzen duen pertsona bat izaten da lagun­tzaile moduan. Gainerako taldekideek euskara praktikatzea bilatzen dute; segurtasuna irabazteko, lotsa galtzeko edo hizkuntza maila hobetzeko, besteak beste.
Nola egin, noiz eta non bildu... hori taldeak erabakitzen du.
Aurten, deialdi berezia egiten diegu euskaldun eskuzabalei! parte hartzeko, ez ditu euskararen gramatika edo Euskaltzaindiaren arauak jakin behar. Euskaraz egiteko erraztasuna eta erraztasunik ez dutenei laguntzeko gogoa besterik ez dugu behar.
Mintzapraktika hauek dohainik dira; jen­deak borondatez hartzen du parte, bai euskara praktikatu nahi dutenek eta baita lagun­tzaileek ere.
Bilatzen ari garen euskaldun eskuzabala bazara edota informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan: Dobera Eus­kara Elkartea - Larra­men­di 11, behea. Hernani - 943 33 27 99 - dobera@dobera.eus
ANIMATU!!!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!