Plaza Berri oso ondo geratu dela onartu beharra dut. Herritarrek edo kanpotarrek, gehienek egiten dute joan-etorria Plaza Berritik. Egin diren berritze lanen kritika positiboa eginez, hobetzeko toke berri bat ematea beharrezkoa dela iruditzen zait. Komunen parean dauden hiru pintura arrastoak garbitu beharko liratekeela uste dut. Orain urte asko egindako pintadak dira, aldarrikapen izaera dute batzuk, eta beste batzuk, pintada soilak dira. Gaur egun ez dute zeresanik, eta ez dira, ezta ere, dekoratiboak; antiestetikoak direla uste dut.
Apunte honek ez du kritika asmorik; gehitu nahi dut, plaza, pinturak kenduta, are ederragoa litzatekeela.
Eskatutakoa plazaren eta herritarren onurarako izango delakoan, eskertzekoa izango da gaia dagokion departamentura iritsi, eta eskaera honi erantzuna ematea.
Agurtzen zaituztet,