Kaixo guztioi!

Erabiltzailearen aurpegia Maria Jose Ayerbe Makazaga Kaxkoko Lagunak 2015ko urr. 6a, 02:00

Berriz ere hemen gaude, Hernaniko merkatari jubilatuei omenalditxo bat prestatu nahian. Oraingo honetan, Rosi (Peña okindegia), Iñaki (Urrats zapatadenda) eta Mª Fe (Mª Fe arraindegia) omendu nahi ditugu.
Aurrekoan bezala, afari meriendatxo bat egingo du­gu, oraingoan Errioguar­dan, horrenbeste urtetan herritarrei mimoz eskainitako zerbitzua eskertzeko.
Gonbidapena luzatzen dizu­egu bezero, lagun, senide eta gerturatu nahi duzuen guztioi. Omenaldia azaroaren 12an, osteguna, izango da, eta apuntatzeko zerrendak Peña okindegian, Urrats zapatadendan, Mª Fe arraindegian eta Onddi tabernan egongo dira. Aldez aurretik, eskerrik asko eta animatu zaitezte! Merezi dute eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!