Ehiza-txakurra

Erabiltzailearen aurpegia Luis Maria Zerain Lizeaga 2015ko ira. 23a, 02:00


Aurten ere iritsi da oilagor garaia, eta honekin batera, begiak erne ilargiari begira.
Laster gara oilagorzaleak gure txakurrekin dantzan, jira eta bira, basoan denbora luzez egindako lanaren uzta biltzeko prest.
Gaur Setter Ingeles arrazako Buck izena duen txakurra dugu protagonista.
Hamaika urte baditu ere, ondo zaindutako animalia da. Urte osoan zehar, atleta gisa, bere nagusiaren zaintza eta prestatze fisiko lanetan aritu ondoren, Huesca eta Burgos aldeko basoetan ehiza-denboraldia ilusioz hasteko prest. Banandu ezin den bikotea osatzen du Buck-ek bere nagusiarekin. Bikotearen partaide ezinbestekoa da Buck eta benetan liluragarria basoan zehar korrika eta libre ikustea oilagorraren bila. Mendizaleak mendirako lilura senti duen bezala senti du ehiztariak animali honenganako sentimendua.
Hortaz, nola pentsatu bikotekideari kalterik sortuko dionik? Hau da, nola pentsatuko du inork tratu txarra emango dionik?
Familia guztietan bezala, beti izango da ardi galduren bat txakurra edukitzea galarazita eduki beharko lukeena; baina, ez gaitzazue sartu guztiak zaku berean.
Gaizkilea salatu! zuek jakingo duzue non. Guztien mesedetarako izango da eta.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!