Donbass herrialderako laguntza
Europako ekialdean, Ukraina eta Errusiaren artean, Donbass herrialdea aurkitzen da. Langilez osatutako herrialdea, gehienak meatzariak.
2014tik aurrera, hau da, beraien burua Errepublika bezala onartu zutenetik, hango biztanleria etengabeko bonbardaketak jasaten ari da. Guzti honen atzean gobernu kolpista eta bolondres naziez osatutako batailoiak daude.
Gauzarik oinarrizkoenak desagertu dira: Ura, elikagaiak, osasun materiala, arropa, etab. Egoera hau ikusita, kanpaina desberdinak antolatu dira; eta hilabete honetako helburua osasun materiala bidaltzea da: gasak, konpresak, umeentzako toailitak, bendak etab. Urte hasieran arropa bidaltzeko kanpaina egin zen eta abuztuan bitarteko kirurgikoak bidali dira. Bideoak hemen: euskalherria-donbas.org.
Laguntza puntua, Donostian: Hontza elkartea (Loiola); 10:00-22:00 (Asteazkenetan itxita).
Kanpaina babestu eta finantziatzeko Laboral Kutxan kontu korronte bat zabalik dago, zenbakia: 30350063800630075483.
Aldez aurretik zure arreta eskertuz, eta lagunduko duzulakoan, jaso ezazu agur bero bat.
Iñigo Rodriguez Agirre