KIROLA ETA PARTE-HARTZE BATZORDEA

Erabiltzailearen aurpegia Joxi Uranga Pereira 2015ko ira. 12a, 02:00

KIROLA ETA PARTE-HARTZE BATZORDEA

Egia esan mesfidati joan nin­tzen Batzordeko bilerara, ez  nuen ulertzen, herritarren parte-hartze batzordearen bilera Astelehenean goizeko 9retan.  Nire buruari galde egiten nion, ez ote da ordu egokiagorik herritarrak bertaratu ahal izateko?
Bilera hasi ala horrela itaundu (galdetu) nuen Ba­tzordeko lehendakaria, neure buruari egiten nion galdera berberarekin. Erantzuna, lehenengo bilera zela eta aurrerantzean aztertuko zutela noiz eta nola egin herritarren parte-hartzea bermatze aldera. Bueno,  ez da gutxi nire aburuz.
Bilera honetan guztiak gai garrantzitsuak baziren ere "gai izar" bat bagenuen, zabor bilketaren inguruko galdeketa. PNVkoek galdera zehatzarekin etorri ziren bilerara, batetik eta bestetik hori ez zela legezkoa adierazten zi­tzaien eta parte-hartze batzordera ezin dela inposaketarekin etorri. Orduan proposamen bat jarri zen mahai gainean, galdeketaren prozesua bideratzeko mahaia osatzea, alegia. Ezta­baidatu zen, luze gainera, azke­nean guztiak bat etorriz atzeratu egin zen galderaren bozketa (inposaketa) goian aipaturiko mahaia osa­tu bitar­tean. Niretzat behin­tzat PNVek egundoko urratsa eman du parte-hartze batzordearen sinesgarritasunaren alde eta parte hartze batzordea benetako parte-har­tze batzordea izate aldera. Bide onetik goaz, guztiok. Horrela bada hurrengo bilerara ilusioz bertaratuko naiz.   
Hara, bilera amaitu denetik 24 ordu ez dira pasa (ida­tzia asteartean bidalia da) eta DVko Astigarragako kronika irakur­tzen dut, ba nengoen ba ni. PNV atzera egin nahian? Nork zapuztu nahi du bileran  aho batez hartutako akordioa? Santosek, Ramonek eta Nereak beteko al dute bere hitza?
Benetan diot, batzordearen sinesgarritasunerako akordioak bete beharrekoak dira, edonor  (esku beltzen bat) atzetik ez betetzearen alde badago ere.

Joxi Uranga Pereira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!