Taldean omen zinaten, txakurrak eta guzti. Badirudi txakurrei lepoko berezi batzuk, deskargak ematen dituzten horietakoak, jartzen dizkiezuela ehizetara joaten zaretenean. Animali galantak! Zuek bai animaliak! Eta zuetako inteligenteena, gainera, potentzia handiena jarri, eta txakurra izugarrizko boteak ematen hasi omen zen... Ondokoak, berriz, abisatzen «txakurra hiltzen ari haiz». Pilak edo bateria bukatu arte, jo ta fuego, behin eta berriz; azkenean, zeharo zorabiatuta, erdi hilean, aldegin eta ez omen zen gehiago agertu... Lastima zuek jarrita ez edukitzea lepokoak!
Animaliak horrela tratatzen dituenak, pertsonak ere, hortxe-hortxe. Nor fidatu zuetaz?
Hurrengorako aholku bat: zuek jarri, nik dakidan eta zuek hain azkarrak zaretenez berehala asmatuko duzuen leku horretan.
Ah! Eta hori bai, barrabilak baldin badituzue, hemendik aurrera txakurrik gabe joan.