Zikuñaga auzora iristeko ibai bat eta bi zubi pasa behar dira, guk, ozenkitarrok, gustura egiten dugu ibilbide hori bertako AA.VV. Zikuñagako Ama Auzo Elkarteari esker:
2012an Zikuñagako Tanborradaren doinua estreinatu zenetik, tanborradarekin batera kantatzera gonbidatu gaituzuelako. Ezin hobeto hartzen gaituzuelako. Plazer handi bat delako zuekin Zikuñagako jaiak ospatzea.
Eta aurten Anastasiaren opariekin bueltatu gara etxera! Hazi eta fruituekin egindako koilare edo errosarioak, bakoitzak emango dio bere zentzua... Mila esker, Anastasia. Urumea ibaiaren ondoan altxatutako auzoa kantatzen dugu Zikuñagako tanborradarekin. Eta Urumea ibaia gorantz, Ereñozu auzoa. Hor ditu bere sustraiak Ozenki abesbatzak. Ereñozutik, Urumea ibaiaren barrena...
Gora Zikuñaga auzoa!
Eskerrik asko Zikuñagako Jai Batzordeari eta datorren urtera arte.